XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ATMOSFERA BABES DEZAGUN Atmosfera Lurra biltzen duen gasezko geruza da.

Beronen baitan bada ozono izeneko gas bat eta oso eginkizun garrantzitsua du: eguzki-irradiazioko izpi ultramore guztiei Lurraren gainazalera iristen ez uztea.

Kutsadura dela eta, (batez ere aerosol batzuek sortzen dutena) zenbait gunetan ozonoaren kontzentrazioa oso apala da, eta horregatik izpi ultramoreak errazago iristen dira Lur azalera, beronen tenperatura igoeraziz.

Zer gerta liteke poloko izotz mukuruekin? Zer ondorio izango lituzke honek kostaldeko leku askotan?.

KLIMOGRAMA BAT EGITEN IKASIKO DUT Plubiograma urteko hilabete bakoitzean eguneroko eurien Batezbestekoa irudikatzeko era grafiko bat da.

Batezbesteko hau aurkitzeko aski da eragiketa matematiko sinple bat egitea.

Adibidez, baldin eta Gasteizen, urtarrilean 2790 mm. euri erregistratu badira, hau aterako zaigu: 2790: 31 egun = 90mm. euri.

Plubiograma egiteko era barra-grafikoa egitearen antzekoa da: - Goitik beherako lerroan euriei buruzko kantitateak ezarriko ditugu.

- Zeharretarako lerroa 12 zati berdinetan banatuko dugu (12 hilabeteei dagozkienak).

- Barren altuerak (urdinez) hilabete bakoitzeko eurien eguneroko batezbestekoa adieraziko digu.

Plubiograma osatzeko kurba (gorri) bat gehituko diogu eta honek hilabete bakoitzeko tenperaturen eguneroko batezbestekoa adieraziko digu; horra termograma. Klimograma osaturik dago.

IZPI ULTRAMORE / OZONO / LURRA / ATMOSFERA / TENPERATURAK gradutan / EURIAK (milimetrotan).